Haurren zaintza

Lana eta familia bateratzeko baliabide bat baino gehiago; haurrentzako hezkuntza-, jolas- eta zaintza-eremua da.

Mastaller enpresak zaintza-zerbitzuak kudeatzen ditu hiriko zenbait eskolatan duela zenbait urte. Goizeko zerbitzua izan ohi da, nahiz eta beste ordutegi batzuetara luzatzeko aukera dagoen. Ordubeteko zerbitzua izaten da eta haur ugari etortzen dira, batzuk ohituraz, beste batzuk noizean behin. Oro har, adinaren araberako taldeak egiten ditugu, hau da, haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako taldeetan banatzen ditugu umeak, eta normalean euskara hitz egiten dugu gelan.

Mastaller-en saiatzen gara zerbitzuak behar bezala funtziona dezan eta gure profesionalek lana ahalik eta hoberen egin dezaten. Gure ustez, zaintza-zerbitzua umeak uzteko toki bat baino gehiago da, lana eta familia bateratzeko leku bat baino gehiago. Haurrentzako erlazionatzeko, jolasteko eta ikasteko eremu bat da.

 

Mastaller

Kapelamendi 7,
01013 Vitoria-Gasteiz

945 27 18 50

info@mastaller.es

Ba al zenekien...

ikastetxeek aukera duzuela oraindik "El Correo" bisitatzeko programan izena emateko?